XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrexegatik genbiltzan hezitzailearena ez ezik, hezigaiarena izanen litzatekeen tresnaren baten bila, eta gazte soziologo brasildar batek argi eta garbi oharterazi zuen bezala, ikaskintzaren edukina ikaskintzaren prozesuarekin berarekin identifikatuko lukeena.

1. LAN EGITEKO DITUGUN TALDEEN HIZTEGI-UNIBERTSOA LORTZEA

Ikerketa hau, alfabetatu beharreko eremuko biztanleekin egindako elkarraldi ezformalez burutuko da eta berauetan barrena, zentzu existentzialdun berbak, hau da, edukin sentikorragodunak ez ezik, herriaren berezkoak, beraren esaera jatorrak, profesionaria partaide duten taldeen esperientziari loturiko berbak ere lortuko dira.

Fase honetatik oso emaitza aberatsak ateratzen dira hezitzaile-taldearentzat, ezartzen diren harremanengatik ez ezik, herriaren hizkeraren joritasunagatik ere, batzutan susmatu ere egiten ez dena.

Elkarrizketek erakusten dituzte nahiak, zapuzturak, sinesgabetzak, itxaropenak, parte hartzeko gogoak, eta halaber herriaren lengoaiaren biziki une estetiko zenbait.

Lortu izan diren eta Recife-ko Unibertsitateko Kultur Hedapenerako Zerbitzuaren artxiboetan zeuden berben artean, herriaren Iparrekialdeko eta Hegoaldeko hiri eta nekazal eremuetan, bitxiak ez diren hainbat adibide aurki ditzakegu, hala nola: Zail da urtarrilean Angicos-en bizi izatea - dio Rio Grande do Norte lurraldeko gizon batek -, urtarrila, geuri kalte egitera datorren aker sumindua da-eta.

Guimaraes Rosa-renen tankerako esaldia dio, esaera hartaz mintzatzean, Luis de França Costa Lima irakasleak, Recife-ko Unibertsitateko Kultur Hedapenerako Zerbitzuko gure ekipokoa, berau.

Irakurtzen eta idazten ikasi nahi dut - dio Recife-ko emakume alfabetatugabe batek- beste batzuren geriza izaten ez segitzeko.

Eta Florianópolis-eko gizon batek, argi eta garbi herriaren azaleratzea agertuz, iragaketa brasildarraren ezaugarria berau, honela dio:.